Udal diagnostokia

Gaurkoan gure LH 5.mailek eta DBH 1.mailek Udal diagnostikoa egin dute. Hainbat ekintza burutu dituzte:

-Eduki ontzi zuriaren erabilera eta kokapena.

-Ekonomia zirkularraren nondik norakoak.

-Inkestak  herritarrei.

-Supermerkatuko produktuen jatorria 

-Supermerkatuko produktuen embalajean erabiltzen den gehiegizko materiala.

 

Ondo birziklatzen al dugu jolastorduetan? DIAGNOSTIKOA

Gure EKO arduradunek jolastorduetako birziklapenaren diagnostikoa egin zuten. Badugu zer hobetu, datuek diote pisatutako kilogramo guztietik % 44 txarto sailkatuta zegoela. Sentsibilizazioarekin hasiko gara.

toallitak eta hodietan sortzen dituzten arazoak

http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/tapon-tamano-seis-20170920005740-ntvo.html

 

Karmengo Ama ikastetxetik gogoratu nahi diegu langile, ikasle eta gurasoei toallitek arazo larriak sortzen dituztela hodietan. Toallitak eta komuneko papera ez dira gauza berdinak, toallitak ez dira hain erraz desintegratzen.

abenduko frutazaleak

Koopera

Eskolako agenda 21 talde sustatzaileak, Koopera lantegi bat bisitatzeko aukera izan zuen, Mungian kokatuta dagoena hain zuzen ere. Kooperatiba eta gizarte elkarte desberdinak biltzen dituen enpresa da Koopera. 2 ildo nagusi jarraituta egiten dute lan: pertsonen birgizarteratzea eta berrerabilera.

Horretarako, behean ikusi dezakezuen edukiontziak erabiltzen dituzte, herrian bertan ikusi daitekeena. Bertan biltzen baitute berrerabilerako beharrezkoa dituzten materialak. Guzti horrek lana ematen baitie gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonei. Caritas-ekin dihardute elkarlanean lanpostuak beharrizan gehien dutenei luzatzeko.

Ontzietan jasotzen dutenarekin 2 prozesu burutzen dituzte: Bata, berrerabiltzeko egoeran ez dauden materialetatik lehengaiak ateratzen ditzute gero beste fabrika batzuk objektu desberdinak fabrikatu ahal izateko. Bestetik, berrerabiltzeko moduan daudenak berriro ere merkatuan jartzen dira horien mantenua eginez (konponketa txiki bat, higienizazioa …), horrela maila sozio-ekonomiko baxuko familiek arropa, jostailuak edo bestelakoak erosi ditz akete oso prezio baxuetan.

Beraz, erabili dezagun herrian dugun ontzi hau, ekonomia zirkularrerantz urratsak emanez.

 

 

azaroako frutazaleak

azterkosta irteera

Sukarrietako hondartzara hurbildu ginen ur laginketa egiteko. Bertan uraren nitratoak, oxigenazioa, uhertasuna, fosfatoak, tenperatura eta PH-a aztertu genuen. Baloreak onak izan ziren, uraren oxigenazioa soilik izan zen parametro onargarrien kanpotik aurkitu genuena.

Ikasleak egun batez zientzialari lanetan aritzeko aukera izan zuten.

urriko frutazaleak

ENEEK irteera

6.mailako ikasleak Jauregibarrian dagoen ENEEK (Euskadiko Nekazari eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua)  egoitza bisitatu zuten.

Irteera honetan, egoitza ezagutzeaz gain, Nekazaritza ekologikoa eta ENEEK-ek egiten dituen azterketa desberdinak ezagutzeko aukera izan zuten.

proiektuaren liburuxkak

Ikasleek etxera eramango dituzte proiektuaren liburuxkak familiek irakurri ditzaten.

Zein da helburua?

Proiektua ezagutzeko aukera ematea, familiak sentsibilizatzea eta zuen konpromisoa sinadura batekin adieraztea.